XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UH! AURREZKI KUTXEK TXERRIRIK NAHI EZ

Ez zuen borondate txarra Federico Garciak.

150.000 pezetako kreditua zor zion Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipalari, eta bera pagatzeko prest zegoen.

Joan eta 30.000 eman behar zituela berehala.

Emaztearen gurasoei etxeko zenbait tresna ere enbargatu omen zizkioten.

Zer egin zezakeen ordaintzeko dirurik ez bazuen? Etxean gizentzen zeukan txerri kozkorra eraman.

Han atera zituztela, txerria eta nagusia, zarpatzetik helduta.

Zergatik ez zarete Olarra eta Artiachekin sartzen, eta jubilatu eta langileokin bakarrik?oihu egiten omen zien funtzionariei.

Ai Federico! Jenero bat ugari denean gutxiago balio dik eta zerriak hik uste baino gehiago egon!.